IRRATIA

Ekologismoa eta feminismoa solasean jartzen baditugu, nork entzuten du nor?

Mahai-ingurua itzuli da Gelditu Makinak saiora, hizlariek elkarren gaiak fin josten dituzten lekura. Mahaira ekarri dituzte Energia Berriztagarrien Komunitateak, ekofeminismoa eta borroka internazional eta intersekzionalak. Ideiak garbi Barbak, Arrutik eta Detchartek.

Bilbo. Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, 2024 (Monika del Valle )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gelditu Makinak saioaren 5. denboraldian mahai-ingurua berreskuratu dugu eta, edizio honetan taldean izango dira Marta Barba,Aleka eta Amillubiko kidea; Alazne Arruti, Goiener Taldeko kidea; eta Joana Detchart, OSTIA Kolektiboko kidea. Mahaikide bakoitzari gaia proposatzeko aukera ematen diogu, aurkeztu eta gainerakoekin elkarrekintzan jartzeko. Hiruhortzeko zorrotza Arrutik, Detchartek eta Barbak osatu dutena. 

Horrela, bada, hizketagai izan ditugu Energia Berriztagarrien Komunitateak, ekofeminismoa eta borroka internazional eta intersekzionalak. Lehenik, azaroaren 25ean "Gipuzkoako I. Energia komunitateen topaketa" deiturikoa antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrutik aprobetxatu du energiarekin lotutako zenbait prozesutan emakumeen partaidetza mailaren inguruko hausnarketa luzatzeko. Jarraian, Barbak berriki Maeztun izan diren Ekotopaketa feministak aurkeztu ditu, egun, Euskal Herriko panorama ekofeministari begiratzearekin batera.

Gaia azaroaren 25arekin lotu eta, hortik tiraka, lurraren defentsan aritzeagatik zenbait tokitan emakumeek jasandako errepresio moduetarako bidea egin du. Ondoren, Detchartek ekologia eta soziopolitika uztartu ditu. Lurren hartzean eta lurren lapurretan kolonialismoak duen lekuaz aritu da eta ekofemonismoarekin lotura egin du. Izan ere, eremu baten kolonizazioa gorputzen kolonizazioaren bidez ere egiten da. Hamaika adibide ditugu mutur parean, aktualitate une honetan bertan.