IRRATIA
Antzerkia eta literatura uztartu ditugu urteko azken Gonagorri saioan (Concceta Probanza)

Haurrak, gazteak eta antzerki praktikak

Alaitz Olaizola dramaturgo eta gidoigilearekin hausnartu dugu literaturaren eta antzerkiaren inguruan.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Alaitz Olaizola dramaturgoa eta gidoigilea da. Hogei urte dira haurrekin antzerkian hasi zela eta ordutik ez du utzi, astero aritzen da. Haurren eta gazteen sormenari entzun eta hura xaxatzen du. Emaitza haiek sortutako antzezlana da, haiek jokatuko dutena. Antzerkiaren bitartez sortzen diren espazio seguruez aritu gara, besteren artean, Olaizolarekin. Kontaketa Iuri Roman gaztetxoak egin du eta gomendioa, Lore Agirrezabalek.