IRRATIA

Zer da kirol nutrizioa?

Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol nutrizionistak kirol nutrizioaren oinarrizko kontuez hitz egin du. Besteak beste, Aierdik azaldu du NAIZ Irratian nutrizioak berebiziko garrantzia duela kirolean, adibidez, errendimendu ona emateko. Suplementazioaz ere aritu da.

Elikagaiak, artxiboko irudi batean. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kirol nutrizioa jorratuko dugu hilabetean behin NAIZ Irratian Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol nutrizionistarekin batera. Asteazken honetan, lehen saioan kirol nutrizioaren oinarrizko kontuak aletu ditu Aierdik. Zer da kirol nutrizioa? Zer dira mikro eta makro elikagaiak? Suplementazioa beharrezkoa da?