«Gizonen ikuspegitik dago eraikita Historiaurrea»
«Historia zerbait aspergarriarekin lotzen dugu, beraz erakargarri egin behar dugu eta horrek museoa eraldatzea dakar». Ekainberri Museoko Zihortze Osa elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. 16 urte bete ditu aurten Ekainberri haitzuloaren museoak, Urola Kosta eskualdeko erreferentzia bilakatuz.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Orain dela 55 urte, 1969an, espeleologo talde batek aurkikuntza oso garrantzitsu bat egin zuen Zestoan: Ekaingo haitzuloa. Barruan zeudela historiaurreko pintura eta grabatuak deskubritu zituzten, Paleolitoan eginak. Urola eskualdearentzat oso garrantzitsua den aztarnategia ezagutuz.
Pintura horiek duela 14.000 urtekoak dira, eta animaliak ageri dira bertan, esaterako zaldiak edota oreinak. Oso informazio esanguratsua agertu zen honekin, historiaurreko garai haietan komunitateak zituen sinesmen eta bizimodua gehiago ezagutzeko aukera eman baitzuen.
Ekainberri museoko langile den Zoihartze Osa ekarri dugu gurera gai hauek jorratzekotan. «Euskal herrian oso oparoak gara Paleolitoko aztarnategiekin», azpimarratu digu. Historia eta historiaurreaz ere mintzatu gara, gaur egun dugun ikuspegia zalantzan jarriz, kobazuloen komertzializazioaz, historia erakargarri bilakatu behar dugula, eta baita historiaurreko genero ikuspegiaz ere. «Gizonen ikuspegitik dago eraikita historiaurrea; pentsatzen dugu sexuen araberako lan-banaketa ordutik datorrela eta hori gezurra da». Hizketaldi oparoa izan dugu Bigarren Kafean.