IRRATIA

Palestinar umeekiko elkartasun keinu berri bat 'Gure haurrak ere badira' taldetik

'Ez utzi Palestinaz hitz egiteari' lelopean, euskal eta palestinar umeak bateratu nahi ditu 'Gure haurrak ere badira' Palestina mugimenduak ekimen desberdinen bitartez bi herrien arteko elkartasuna aldarrikatuz.

Elorrioko ikastola da elkartasun egitasmoarekin bate egin duenetako bat. ('Gure haurrak ere badira' )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Palestinako triskantzak barruak mugitu ondoren, genozidioa geldiarazteko Euskal Herriko guraso eta irakasleen eskutik sortu zuten pasa den ikasturtean 'Gure haurrak ere badira' egitasmoa. Taldeko kide batek ekarri ditu Naiz Irratiraino euren azken ekintzen ingurukoak.

Asteazken honetan hilak 20, Nazio Batuek haurren eskubideen nazioarteko eguna ezartzen duela baliatuz ekimen berezi bat egin dute. Palestinar umeen eskubideak aldarrikatzeko ikastetxeei dei egin diete, ikastetxe guztietako sarreretan palestinar ikurra krespa beltzarekin eta eta zapata pare bat ezartzeko, haurrei omen eginez. Ondoren, argazkiak atera dituzte mugimenduak irudi horiek zabaltzeko asmotan.

Mugimenduaren ekintzen hariek ez du etenik, azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra ikastetxeetako haurrei elkartasuna adierazteko mezuak eskatuko dizkie formatu eta irudimen askea izanik. Gerora, urtarrilaren amaieran jasotako mezu guztiak mundu mailako elkartasun mezuak biltzen dituen elkarte ingelesaren bidez, eta edota Mundubat fundazioaren bitartez zabalduko dituzte.

Beraz, norbanako orok sortutako mezu, irudi edo marrazkiak bidali nahi izanez gero; helbide elektroniko hau jarri dute eskuragarri.