Nola erreklamatu hipoteka gastuak bankuari?
Auzitegi Gorenak 2019an ebatzi zuen banketxeei zegokiela notarioaren gastuen % 50 ordaintzea. Ondoren, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen hipoteka gastuak erreklamatzeko epea gehiegizko klausula baliogabea denean hasten dela eta ordutik, milaka erreklamazio egon dira.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Adituek espero zutenaren aurka, bankuek 2024an izango dituzten irabaziak pasa den urtean izan zituztenak gainditzea espero da. Faktore askok eragin dezakete hau; horien artean, kontsumitzaileak ordaindu behar izaten duten interes altuengatik. Baina duela urte batzuetatik hona, badirudi kontsumitzaileak tasak erreklamatzera ausartzen hasi direla hainbat arlotan eta baita garaipenak lortzen ere, hala nola, hipoteka-gastuetan, zoru klausula, irekiera komisioa, aseguru bakarreko prima etab.
Hau, batez ere araudian egon diren aldaketei eta Europatik etorri diren epaiei esker izan da, kontsumitzaileak babestuago baitaude bankuen aurrean. Erreklamazioa horiek nola egin jakiteko, EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosa gonbidatu dugu. Lehenengo «erreklamatzea posible dela baieztatuta, bankuaren aurka egiteko hainbat modu daude, baina, lehenengoa eta guk beti gomendatzen duguna, erreklamazio bat bidaltzea da, adostasun batera heltzeko asmoz, bankuak erreklamazio horri erantzun diezaioke edo ez, eta noski epe batzuk daude» dio abokatuak.
Baina zerin dira erreklamatu daitezkeen gastu horiek? «erreklamatu daitekena da zuk etxebizitza bat erosteko sinatu duzun prestamoa sinatzeak eduki duen kostua. Hau da, zuk hipoteka sinatzea, notaritza, erregistroa, gestoria eta egin bada tasazioa ordaintzen dituzu, bada gastu horiek dira erreklamatu daitezkenak, interesak gehituz».
Entzun elkarrizketa osorik urrats guztiak ezagutzeko.