IRRATIA
Elkarrizketa
Nerea Arruti
Aizkolaria

«Jende gehiago dator atzetik, eta hori oso pozgarria da»

Nerea Arrutik hirugarren txapela jarraian eskuratu berri du Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkora Txapelketan. «Oso pozik» agertu da lortzen ari den guztiarekin, baina «zer hobetu» baduela adierazi du urnietarrak. Emakumezkoen aizkolaritzari ere «etorkizun oparoa» ikusten dio.

Nerea Arrutik Euskal Herriko Aizkora Txapelketa irabazi du. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aizkoran hasi zenetik erabat nagusi da Nerea Arruti urnietarra. Bere hirugarren txapela eskuratu berri du Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan, hirugarrena jarraian. Aise nagusitu da lehiatu dituen hiru edizioetan, baina oraindik ere zer hobetu baduela azaldu du Arrutik, «batez ere alderdi teknikoan». Emakumezkoen aizkolaritzaz galdetuta, «etorkizun oparoa» ikusten dio urnietarrak, eta «datozen urteetan halaxe jarrai dezala» espero du.