«Euskarazko kulturgintzaren transmisioa hedabideetan» ardatz, jardunaldia antolatu du UEUk
Hizkuntza eta kulturaren garapena estuki lotuta daudelako 'Sormenean hezi, kulturan bizi' hirugarren jardunaldia egingo dute Azpeitian hilaren 26an Udako Euskal Unibertsitatearen babesarekin. UEUko Gotzon Barandiaranek eman du Naiz Irratian jardunaldia egiteko arrazoien eta helburuen berri.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Euskara eta euskal kultura kinka larrian daudela diote adituek, oso egoera zaurgarrian. Horri leku askotatik egin behar zaio aurre, tartean hedabideetatik. Kultura eta hizkuntza elkar lotuta daude eta hala 'Sormenean hezi, kulturan bizi' hirugarren jardunaldia egingo dute hedabideetan euskarazko kulturgintzaren transmisioak duen lekua aztertzeko. Azpeitian izango da jardunaldia larunbat honetan (hilak 26), UEUk berak lagunduta. «Gure abiapuntua da euskarazko kulturgintzaren transmisioa ez dagoela bermatuta; ez hezkuntzan, ez hezkuntza ez arautuan, ez hedabideetan ezta etxe giroan ere. Eta orain, inguru digitalean eta sare sozialetan ez dago bermatuta», dio Gotzon Barandiaranek, «eta joango gara aztertzen eta batez ere proposatzen nola jorratu euskarazko kulturgintzaren transmisioa hedabideetan», gaineratu du. UEUko Kultur Sorkuntzaren Transmisio taldeko ordezkari da Barandiaran, eta jardunaldiaz mintzatu da Naiz Iratiarekin.