IRRATIA

Zinema gozagai Bilbon, emakumeen foku eta eskuetatik

Astelehen honetan hasi da modu ofizialean Bilbon 'Zinemakumeak gara!', emakumeek zuzendutako zinema erakusketaren 29. edizioa. Urteroko jaialdi horren ordezkari gisa, Ana Barrena izan dugu NAIZ Irratian.

Aurtengo edizioaren aurkezpen ekitaldia. (Zinemakumeak gara!)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Duela astebete hasi ziren jarduerak zuen aurtengo programazioaren baitan, baina modu ofizialean astelehen honetan hasiko da jaialdia, eta urriaren 26ra arte, larunbatera arte, luzatuko da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da inaugurazio gala BBK aretoan.

Hainbat egoitzak hartuko dituzte emanaldi horiek; Azkuna Zentroko Bastida aretoak, BilbaoArtek, Alhondigako Golem zinemek eta BBK Aretoak.