IRRATIA

Ziad Rahbani; mendebaldea eta ekialde urbila batzen dituen musikaria

Israelgo soldaduek gaur goizaldean hasi dute Libanoko inbasioa. Erasoaldiaren azken ordukoari begira gauden bitartean, Bigarren Kafean herrialdeko erreferente kultural bat izan dugu hizpide: Ziad Rahbani musikaria. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Musikaria, konposatzailea, idazlea, dramaturgoa, komikoa, irrati esataria… Libanon erreferente kultural oso garrantzitsua da Ziad Rahbani (Antelias, Libano, 1956). Ekintzaile politikoa ere bada: 'Popular Front for the Liberation of Palestine' taldearentzat lan egin zuen 70 eta 80ko hamarkadetan zehar, Libanoko Partidu Komunistan afiliatu zen eta iritzi artikuluak idatzi izan ditu Al-Nida, Al-Nahar edo Al-Akhbar aldizkarietan. 

Ikuspuntu politiko hartatik abiatuta agian, Mendebaldea eta Ekialde Hurbila batzen dituen genero musikala sortu zuen. «Bere ikuspuntuaren arabera beharrezkoa baitzen gizarteak eskatzen zuen aurrerapena musikan ere nabarmentzea» kontatu digu Maialen Tellabidek. 

'Houdou Nisbi' eta 'Kifak Inta' albumak ardatz hartuta, abesti bakoitzean mendebaldeak eta ekialde hurbilak zein osagai jarri dituzten aztertzea proposatzen digu Tellabidek Bigarren Kafean.