IRRATIA

Bigarren Kafea Zinemaldian, zuzenean

Donostiako Kursaal pareko NAIZ gunetik Bigarren Kafeak Zinemaldiko azken saioa du; eta azkenak beti bereziak direnez, hau ere hala izango da. Puntako gonbidatuak izango dira. 


Zinemaldi hasieratik izan da Bigarren Kafea NAIZ gunetik jaialdia bertatik bertara jarraitzen eta ostiral honetakoa du azkena. 

‘Marco’ filmeko Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak izango dira Kursaal pareko set berezitik eta Maria Romero Laspiur moda adituarekin alfonbra gorritik pasa den estilismoa aztertzeko aukera ere izango da. 

 

Go!azen-eko Irati Marine ta Garazi Urkola ere irratsaioan izango dira eta baita Aritz Dendategi ere, Gehituko bazkidea eta Sebastiane Sariaren batzordeko kidea.