IRRATIA

Bide berri bat proposatu du Naizen elkarteak, haur eta gazteek egindakoak ezagutarazteko

Datorren urriaren 3an Aingeru Mayor sexologoaren 'Tránsitos' liburuaren irakurketa publikoak hartuko dituzte Bilbok, Donostiak, Laudiok eta Iruñeak. Haur eta gazte transexualen prozesu desberdinak ezagutaraztea du helburu ekimenak, euren gurasoen hitzetan eta euskal kulturako izen handien ahotsetan.

'Tránsitos' liburuaren irakurketarako deialdia (Naizen)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Naizen elkarteak Aingeru Mayorren 'Tránsitos' liburuaren irakurketa publikoa iragarri du urriaren 3rako. Haur eta gazteen benetako istorioak ezagutaraztea du helburu ekimenak baina, gainera, hainbat berezitasun ditu irakurketa horrek.

Bata, zenbait herri eta hiritan izango dela horietan parte hartzeko aukera, eta bigarrena, euskal kulturako izen esanguratsu ugarik jarriko dietela ahotsa istorio horiei.

Ekimena hobeto ezagutzeko, NAIZ Irratira gonbidatu dugu, Naizen elkartetik, Bea Sever.