IRRATIA

«Era gizatiar batean egin nahi genien omenaldia Ibarretxe anaiei»

Euskal ikus-entzunekoan aitzindari izan ziren Ibarretxe anaiak. Beraien pelikuletako zatiekin, elkarrizketekin eta familiako kideen sekretuekin patchwork moduko bat osatu dute Jone Ibarretxe de la Cal eta Nere Falagan Martinek: ‘Hau ez da Hollywood (Ibarretxe Anaien Amaitu Gabeko Istorioa)’.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Josemi, Javier eta Esteban Ibarretxe anaiak ziren, lankideak ziren, artistak ziren. Baina Jonerentzat, aita eta osabak ziren. Eta hauen heriotzaren ostean, Ibarretxetar izateak ematen dizun zilegitasun osoz, anaiei buruzko dokumental bat egitea erabaki zuen. «Pero, ¡Qué kuka eres Jone!» esaten dio izebak Joneri, kamera eskutan duela, familia barruraino sartzen gaituelako zuzendariak. 

Euskal ikus-entzunekoaren sektorean aitzindari izan ziren anaien pelikuletako zatiak, zinemagintzako izen potoloekin elkarrizketak eta familiako kideen sekretuekin patchwork moduko bat osatu dute Jone Ibarretxe de la Cal eta Nere Falagan Martinek. ‘Hau ez da Hollywood, (Ibarretxe anaien amaitu gabeko istorioa)’ Donostiako Zinemaldian estreiantu dute. «Eduardo Carnernos ekoizleak argi zuen Zinemaldian egon nahi zuela, niretzako amets bat zen» esan digu zuzendariak. 

Aita eta osabak hobeto ulertzeko asmoz sortu zen dokumentala. «Pertsonalki, guztiok nahi ditugu gure arbasoak ulertu gu ulertzeko», dio Ibarretxek. Horretarako, Nere Falaganekin aritu da elkarlanean. «Ikusten genuen nolabait bai Jone Ibarretxek eta baita Eduardo Carnerosek ere oso gertutik ezagutzen zutela istorioa, eta era gizatiar batean egin nahi genuen omenaldia; askotan gertatzen zaigu norbait hiltzen denean jainkotu egiten dugula eta uste dugu kanpoko pertsona batek bide horretan gehiago lagunduko zuela alderdi guztiak erakusten», kontatu digu Falaganek.  

«Errealitatea kontatu nahi genuen, baina muga batzuekin, eta tonua topatzeko solasaldi ugari izan ditugu» kontatu digute.

Jone Ibarretxe eta Nere Falaganekin aritu gara Bigarren Kafean.