Durangaldeko osasun publikoa, kolokan
Durangaldean familiako medikuen falta salatzeko mobilizazioak izan dira egunotan. Aldarrikapen horiek jorratzeko, Mireia Saiz izan dugu NAIZ Irratian, Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kidea.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hegoi Belategi
Ehunka herritar bildu ziren iragan ostegunean, hilaren 19an, Berrizen egindako manifestazio batean, Durangaldeko Osasun Publikoaren Aldeko Plataformaren babesarekin Berrizen eta Zaldibarren familiako medikuen falta salatzeko eta Osakidetzari konponbide bat eskatzeko.
Manifestazio horretan parte hartu zuen, besteak beste, Mireia Saiz Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kideak, eta harekin izateko aukera izan dugu NAIZ Irratian.