IRRATIA

'Azken Portuko postdatak'

John Azndueza eta Asel Luzarraga idazleak Paraleloan saioan izan dira elkarrekin ondu duten 'Azken Portuko postdatak' aurkezten.

John Andueza eta Asel Luzarraga liburuaren aurkezpen egunean (Andoni CANELLADA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Liburu bat, bi idazle. ez da ohiko formula. Ohikoa ez, baina ondo baino hobeto funtzionatu duena bai. John Andueza eta Asel Luzarragaren gutunketa jolasaren emaitza da liburua. Amankomuneko abiapuntuko testuinguru batetik abiatuta, bakoitzak bere pertsonaia garatu du, eta  besteari zuendutako gutunen bitartez eraikiz joan da istorioa. Nabarmen da, gozatu dutela bidean, beteak beste emaitza ere halakoxea delako irakurlearentzat ere, atsegin eta gozagarri.

Paraleloan saioan izan dira bi idazleak, liburua aurkezten eta elkarrekin egindako bideari buruz solasean.