Elkarrizketa
Olatz Arrizabalaga
Pilotaria
«Udari amaiera on bat emateko aukera da»
Olatz Arrizabalagak, Arrate Bergararen laguntzarekin, Udako Master Laboral Kutxa torneoko txapela izango du jokoan igandean. Aurkari, partidarik galdu ez duen Etxegarai-Gaminde bikotea. Dena den, finalerdietan maila txukuna emanda, «udari amaiera on bat emateko aukera da», gernikarraren hitzetan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ion Garate
Igande honetan jokatuko da Udako Master Laboral Kutxa torneoko finala. Bertan bi bikote indartsuk ikusiko dute elkar, Arrizabalaga-Bergara eta Etxegarai-Gaminde nor baino nor. Azken hauek ez dute partidarik galdu txapelketa osoan zehar, beraz «ez dira lan errazak izango», Arrizabalagaren hitzetan.