IRRATIA
Elkarrizketa
Eider Gotxi
Guggenheim Urdaibai Stop-eko kidea

«Guggenheim Urdaibai definitu gabe, baina urrats administratiboak ematen ari dira»

Eider Gotxi NAIZ Irratiaren Mundakako setean (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Elixabete Etxanobe Bizkaiko aldun nagusiarekin elkartu dira Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoak. Honek berretsi zieten oraindik proiektua definitu gabe dagoela, baina Eider Gotxik izapide administratibo betean daudela ohartarazi du, kalifikazio eta bestelako aldaketak egiten.

Bizkaiko ahaldun nagusiak aurpegiratu zien ezin dela proiektu baten kontra egon, oraindik proiektua definitu gabe dagoenean. Alabaina, Elixabete Etxanoberekin egon zen Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxik buelta eman dio galderari: «Eta alde nola egon daiteke, proiektua definitu gabe dagoenean?»

Gotxik salatu duenez, Iñigo Urkulluk proiektuaz bi urteko hausnarketa iragarri bai, baina benetan bi urte horietan behar diren kudeaketa administratiboak egiten ari direla. Horren adibidetzat jarri du Daliako eta Murueta ontziolako eraikiinak eremu industrialetik ekipamendu kalifikaziora pasatzeko ematen ari diren urratsak.

Batetik, Gernikan, Dalia eraisten ari dira eta lurra deskontaminatzeko prozesua jarriko dute martxan, gero kalifikazio aldaketa eman beharko du udalbatzak. Muruetan, ontziolarekin gauza bera, iadanik ekipamendura pasa da. Azkenik, biak elkartzeko estuario gainetik joan behar duen palafikoa eraikitzeko Espainiako Gobernuari baimena eskatu eta honek kontzetsioa eman dio.

Uste du Europako 2000 Sareak babesten duela Urdaibaiko Erreserba eta haien aldekoek argudio faltsuak ematen dituztela: «Eskualdea biziberritzeko dela diote, baina milaka lagun erreserba erdian sartu nahi dituzte», salatu du.