'Bideokluba' -ko ateak ireki ditugu 'Bitelchus, Bitelchus' ohikatuz
Bueltan da 'Bideokluba'. Lehendabiziko saio honek Venezia eta Zinemaldi usaia hartu du, eta noski, film, dokumental edo telesail gomendioek ez dute hutsik egin, Aimar Erkiagaren eskutik, noski.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bideokluba saioko hirugarren denboraldia abiatu egin da. Ahots berriak entzungo ditugu gainera. Tarteka etorriko diren kolaboratzaileak ez dira isirik geratuko. Noski ezetz! Telesailak, zine klasikoa, genero ikuspegia....solasaldi aberatsak izango ditugu.
Noski, Aimar Erkiagak gurean jarraituko du, astero-astero, fin zine gomendioak emateko. Hala egin du lehen saio honetan ere. Veneziaz eta ate-joka dagoen Zinemaldiaz ere aritu gara noski.
Hemen Aimar Erkiagaren zine-gomendioak. Lehen hiruran pantaila handian, beste biak, streaming plataformetan daude.
VOLVEREÍS, Jonás Trueba
Jonás Trueba zinemagilearen azken lana da eta VOLVEREÍS du izena, Canneseko Zinemaldiko Zinemagileen Hamabostaldian estreinatu eta sari nagusia eraman zuen.
Alejandro aktorea da eta Alexandra zuzendaria. Hamalau urteko harremana utzi eta festa bat antolatuko dute haien banaketa ospatzeko. Baina horrek zer esana emango du bere senide eta lagunen artean.
Badu komedia erromantikotik, baina estilo horretatik at geratzen diren hainbat azal edo maila dituen filma da 'Volvereís'. Truebari asko gustatzen zaio pelikularen barruko meta textualitatearekin jolastea eta hala egin du honetan ere. Niretzako hau da bere filmografiako filmik borobilena.
Bitelchus, Bitelchus, Tim Burton
Bilteltxus Biteltxus hirutan esaten bada agertu egingo da! eta Badirudi norbaitek erranduela, ze bueltan dator Tim Burton 36 beranduago ‘Bitelchus Bitelchus’ fimarekin’.
Tim Burtonek misterio handia argitu du oraingoan: zeinda Michael Keatonek haragitzen duen pertsonaiaren jatorria, eta batez ere, zein da bere jatorria?
Lehen pelikulatik hainbat urte geroago kokatuta, institutura doan neskatila bat izango da protagonista. Nahi gabe 'Bitelchus' mamuaren izena hiru alditan errepikatu eta hilkorren mundura egingo du berriz buelta Burtonen mamu ezagunenak.
Veneziako Zinemaldian estreinatu da ‘Bitelchus, Bitelchus’ eta kritiken esanetan Tim Burtonek azken urteetan egindako film hoberena da. Sekuelak, sagak eta spin offak oso modan dauden garai hauetan bueltan da bere pelikula ezagunenetako batekin.
El 47, Marcel Barrena
1978an girotuta, Bartzelonako Torre Baróko auzora eramango gaitu Marcel Barrena zinemagileak. Torre Baró langileek eraikitako auzoa izan zen, zehazki, langile migranteek eraiki zuten. Garaian hala zioen legeak: egunsentian etxeak teilatua badu, ezingo da eraitsi. Eta horrela, sortu ziren txabola auzoak. Instituzioetako babesik gabe, uri gabe, argirik gabe eta zerbitzu publikorik gabe.
Autobus publikoa Torre Baróko autora iristeko egin zen borroka kontatzen du film honek. Benetako gertakizunetan oinarritutako filma da hau. Eduard Fernandezek haragitzen du Marcel Vidal migrantearen bizitza. 80. hamarkadan Kataluniako egoera sozialaren argazkia ere bada film hau.
Llaman a la puerta, M Night Shyamalan
Laugarren gomendioa M Night Shyamalanen azken aurreko filma da. Amazon Prime plataforman duzue ikusgai. Erabat isolatuta dagoen txabola batean oporretan egongo da familia bat, lasai egongo dira lau ezezagunen bisita jasotzen duten arte. Familiak ezinezko erabaki bat hartu beharko duela: horietako bat sakrifikatu egin beharko dute, apokalipsia saihesteko.
Premisa erakargarri honetatik abiatuko da Shyamalan bere filmografian zehar agertu ohi diren gaiak lantzeko. Hor dugu familia, hor gaiztakeria eta hor inork espero ez dituen plot-twistak.