Elkarrizketa
Izei Permach
Zuazoko jokalaria
«Lehenengo mailara itzultzea zen helburua, eta hemen gaude bueltan»
Denboraldia porrot batekin hasi badute ere, pozik azaldu da Izei Permach Zuazoko jokalaria lehen mailara itzuli diren honetan. «Bigarren mailan lehiatzea ez da erraza izan», zarauztarraren hitzetan, baina ilusio eta gogo askorekin itzuli dira gorengo mailara.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ion Garate
Ez dira denbora errazak izan Zuazorentzat. Pasa den denboraldian bigarren mailan lehiatu behar izan zuten, besteak beste, taldearen egoera ekonomiko kaskarraren ondorioz. Izei Permach jokalari zarauztarraren hitzetan «ez zen erraza izan, eta momentu zailak bizi izan genituen», baina orain bueltan dira gogotsu eta ilusioz.