IRRATIA

Alde Erantziz | Eguzkia

Zalantzak, anbiguetateak, ziurgabetasunak, uretan botatako azukre koxkor baten antzera disolbatu dira. Eguzkipean dena ongi dago, izan behar duen bezalakoa da.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gaua eta gero, eguna iritsi da. Eguzkia dago ortzi urdinean dirdirka, bere izpiek berotzen dute zure azala. Zure arima zelula guztietan sentitu dezakezu, salto egiteko gogoak, irribarre tuntuna ahoan. Zalantzak, anbiguetateak, ziurgabetasunak, uretan botatako azukre koxkor baten antzera disolbatu dira. Eguzkipean dena ongi dago, izan behar duen bezalakoa da. Txundiduraz hitz egin dugu atal honetan, barrutik betetzen gaituen emozio indartsu horri buruz. Lehen aldiz ere, ipuin baten irakurtalditxo bat egitera animatu gara, modu esperimentalean. "Zirriborroak eta gero" liburuko Belen Gopegiren ipuina, hain zuzen ere.