IRRATIA

Surfaren aterpean, Zurriolako saioan

Indarra Surf eskolaren kantinako aterpean izan da gaurko Kosta ala Kosta (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Donostian zuen gaurko hitzordua Kosta ala Kostak, euri itxura zuen egunak eta badaezpada Groseko Indarra Surf eskolan hartu dugu aterpe. Eneko Aizpuru bertako kidearekin jardun dugu surfaz, elkarteaz eta auzoaz. Kantinan zerbitzari zebilen La Txama taldeko abeslaria ere, Ion Arratibel, izan da gurean. 

Asteburura bitarte hiriburu gipuzkoarrera elektronika doinuak ekarriko dituen Dantz festibala ere izan dugu hizpide, Jokin Telleria antolatzailearekin. 

Gainera, Osa Mujika dantza konpainiako arduradunetako bat, Jaiotz Osa ere gure mikrofonoetatik pasa da.