IRRATIA

Haurren kantuak, itsasoaren barrenak eta ur parkeko abenturak Gorliz eta Plentziatik

Gorlizko ur parkea (newdiversionpark.com)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kosta ala kostan eguraldiak lagundu ala ez udarako bizipoza nagusitzen da beti, eta gaur ere bai. Eneko Ruiz Luengo, Zugaztietako udalekuetako zuzendaria izan da lehen gonbidatua eta berarekin zituen haurrek kantu erakustaldi bikaina egin digute. Ondoren, Plentziako Itsas Estazioan sartu gara, Manu Soto zuzendari ordearen eskutik; itsasoak antzematen ditu lehorrean egiten ditugun astakeria gehienak.

Baina festa, egiazko festa, Gorlizko ur parkean izan dugu, Malen Frantsesena lankidea saiatu da oztopo guztiak gainditzen.

Gure esker ona Zuen Etxea tabernari, bere aterpea uzteagatik saioa egiteko. 

Gogoratu hondartzan harrapatzen bagaituzue Senegalerako bi pertsonentzako bidaia bat (Banoa bidaiak) dugula zozketan eta Aiegiko Iratxe kanpinerako egonaldi bat. Etxetik parte hartzen duzuenontzat argazki kamera dotoreak ere baditugu (Foto Samar). Egunero, 10.00tatik aurrera, Kosta ala kosta. Astelehen honetan, Hendaiatik.