Urduritasunak suziriarekin batera jaurti dituzte Duguna dantza taldeko lagunek
Hasi dira Iruñeko 2024ko San Ferminak eta Duguna taldeak izan du txupina jaurtitzeko ardura. Aritz Ibañez eta Itxaso Martinez de la Perak oihuak egin eta Angel Aranak piztu du suzia. Lehen biekin egoteko aukera izan dugu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Normalki uztailaren 6an txupinazoaren ondoren Foruen Plazan Iruñerriko dantza taldeek emankizuna egiten dute eta lehen aldia zen udaletxean zeudela jaien hasieran Aritz Ibañez eta Itxaso Martinez de la Pera. Gosaldu eta dantzarako prestatzen baitira normalki. Entseguak egin zituzten aurretik, txupinazoan guztia ongi joan zedin.
Arduraz eta oso gogotsu egon dira, urduritasunak suziriarekin batera jaurtiz. Hortik aurrera, momemtu bereziez galdetuta, San Fermin eguneko prozesioaz hitz egin digute. Euren han parte hartzen dute eta giro berezia sortzen da.