200.na ospatzeko, larunbat honetako ∫ateliteak berezia izango da
200 saio beteko ditu larunbat honetan Telmo Trenorren ∫ateliteak saioak. Ospatzeko helburuarekin, denboraldiko azken saioa NAIZ gunean egin da eta Euskal Herriko elektronika giroko hainbat DJ, programatzaile eta ekoizlek hartu dute parte.
200.na beteko du asteburu honetan Telmo Trenorren ∫ateliteak saioak, eta zenbaki borobila ospatzeko Donostiako NAIZ gunean elkartu dira musika elektronikoan ari diren hainbat ekoizle eta DJ. Larunbatean, 20:00etan zabalduko da saioa zuzenean eta ondoren NAIZ irratiako webgunean eta podcast plataformentan jarriko da entzungai.
Solasaldi interesgarria ziurtatuta dago ∫ateliteak saioaren 200. saioan. Belaunaldi ezberdineko Alai, Ari!, Ke Lepo, Unai Bellamy eta Balza hurbildu zaizkigu mahaingurura, baita LaMiaMari, Darko Egiluz, Ines eta Bego Aldalur.
Adimen artifiziala, birtuosismo musikala, synca, gabberra, diggina, musika kontsumitzeko era berriak, sare sozialak, esperimentazioa... ur handitan aritu dira igerian.