Zokoan, txaranga eta ernegatu artean
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ Irratia
Ziburuko Zokoako hondartzara joan da Kosta ala kosta saioa. Kuxkuxtu txarangako Beñat Elizondo eta Gerard Urrutia izan dira gurean, Sanferminetara joateko gogoaz. Gainera, Antton Billiote ere agertu da, Ziburuko azken baserritarra. Haritz Larrañagaren ‘Surlafi ernegatua’-ren zutabeei tiraka itxi dugu udako goiza.