Zumaiako eguraldi kaskarrak ez du geratu ‘Kosta ala kosta’
Bigarren eguna, bigarren euri eguna. Horri esker, Zumaiak uste baino arkupe gehiago dituela ikasi dute gure kazetariek.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren egunarekin Zumaia bisitatu du ‘Kosta ala kosta’ saioko taldeak. Dakarrera bidaiatzeko nahia izango dute gure entzuleek eta nahi hori bera zeukan Egoitz Odriozola mekanikari zumaiarrak. Saudi Arabian izan da negu honetan Dakar lasterketan eta hango gorabeherak kontatu dizkigu. Gorabeherak Udaletan izaten dira eta Usurbilgo kultura zinegotzi Jon Mikel Azpiazu eta Zumaiako alkate Iñaki Olaizola izan ditugu gurean. Azken honek, besteak beste, udan Zumaian izango duten agendaren berri eta turistifikazioaren aurrean hartu dituzten neurriak kontatu dizkigu. Bukatzeko, Zumaian egonda, Telmo bat behar genuen gurean, eta, egun Donostian bizi den arren, Telmo Irureta aktorearekin tarte atsegina pasa dugu, umorez bete-betea. Betaurreko eta guzti pozarren joan da bazkaltzera!