Judy Garland, Ray Charles, Mikel Laboa eta Rory Gallagher besteak beste asteko efemerdideetan
Gramofonoa 4x30
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Judy Garland, 1922ko ekainaren 10ean jaio zen, Frances Ethel Gumm izenarekin, Minnesotan, zinemaren eta musikaren izar ahaztezina. Eta egun berean, ekainaren 10ean bete ziren 20 urte Ray Charles, soularen aita zendu zela.
1941eko ekainaren 12an jaio zen, Massachusetts estatuko Chelsea hirian "Chick" Corea. Eta egun berean, baina 1951ean Brad Delp jaio zen, Boston talde ikonikoko kantaria.
Ekainaren 13an bete ziren 38 urte Benny Goodman, “Swingaren erregea” zendu zela.
1995eko ekainaren 14an zendu zen, 47 urte zituela Rory Gallagher, blues-rockaren eszenan bertze musikari aunitzek miretsi zuten gitarjolea.
1996ko ekainaren 15ean zendu zen Ella Fitzgerald, jazzaren lehen dama. Eta egun berekoa zen, baina 1934an jaioa, Mikel Laboa, Euskal Herriko musikari eta kantari kuttuna.