Aiarrek sendabelarren inguruan duten jakintza, ahoz aho jasotakoa, idatzita gera dadin
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Sara Iriarte Lasa
Sendabelarren inguruko jakintza ahoz aho transmititu izan da orain arte, eta transmisio horretan jasotakoa liburu bihurtu du Aharoa Zuloaga aiarrak. Sendabelarrak: aiarren ondare inmateriala liburua argitaratu zuen urte hasieran. Orain, sarean eskuragarri jarri du Aiako Udalak. Hala ere, paperean irakurri nahi duenak, Aiako kultur etxean eta Udaletxean ditu lan honen ale batzuk. Transmisio horretan jasotakoa eta liburu honetan bildutakoa kontatu du Zuloagak, NAIZ Irratian.