IRRATIA

Ian Hunter, Josephine Baker, Tom Jones eta Nancy Sinatra asteko efemerideen artean

Gramofonoa 4x29

Josephine Baker (Josephine Baker)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ian Hunter abeslari ingelesak 85 urte bete zituen ekainaren 3an. Mott the Hoople taldeko liderra eta ahots bakarlaria izan zen 1969an sortu zenetik 1974ra arte. Horretaz gain, ekainaren 3koa zen baita ere Josephine Baker, Missouri jaiotako jazz abeslari, dantzari eta aktore ospetsua. Eta Bigarren Mundu Gerran, Frantziako Erresistentzian espioi gisa parte hartu zuena.
Ekainaren 5ean, urteak bete zituen Iñigo Asensio musikari eta Naiz Irratiko, gure lankideak. Postal Kolekzionistak taldeko liderrak.
2006ko ekainaren 6an zendu zen Billy Preston, 59 urte zituela, giltzurruneko arazoen ondorioz.
1940ko ekainaren 7an jaio zen, Galesen Tom Jones. Egun berean, baina 1957an Juan Luis Guerra. Eta justu urtebete beranduago, Prince.
Ekainaren 8an 84 urte bete zituen Nancy Sinatrak, 60ko hamarkadan poparen eta countryaren eszenan izarra izan zenak.