Amorante: «Nire bidea egiten ari naizela sentitzen dut, naizena eta gustuko dudana plazaratzen»
Musikaria izaten ikasten ari omen da Amorante. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu zuen bere bakarkako katarsia, duela 10 urte.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Izugarrizko ohore eta ilusioz jaso dugu Bigarren Kafean Amorante proiektuaren buru den Iban Urizar, duela hilabete batzuk kaleratu zuen 'Harri Herri Har' diskoa aitzaki. «Zer arraio, bakarrik egingo dut» pentsatu zuen duela hamarkada bat, proiektua hastear zela.
Guk Matadeixeko lehen kontzertu hartan izan zituen sentsazioei buruz galdezka hasi dugu elkarrizketa. «Akojonatuta nengoen. Mikel Etxegarai eta biok bagenuen inprobisazioa lantzen genuen duo bat. Mursegoren aurretik jotzeko deitu ziguten Matadeixen eta berak ezin zuenez, esku artean nituen kanta batzuk hartu eta jendaurrean lehenengoz agertu nintzen».
Harrigarria ia istripuz hasi zen bakarkako ibilbideak zelako etorria izan duen. «Ez nuen aurreikusten proiektuak segida handirik izango zuenik ere. Ni tronpetajolea naiz eta beti jendeari laguntzen edo taldeetan aritu naiz. Bakarlari gisan aritzea utopiatzat neukan. Ez nintzen talde baten buru bezala ikusten. 10 urteren ostean, arraroa egiten zait hainbeste denbora pasa dela ikustea. Inpostorearen sindromea tontakeria hauetan gorpuzten dut».
Izan ere, Zokoan, Frijoles, Cafe Teatro, Mengele Quartet, Bizarra, Andrakan, Sinuose, eta beste hainbeste egitasmo, pertsonekin aritutako zen Iban Amoranten izan aurretik. Bakarkako hautua inbestigazio musikal edo ahalduntze pertsonaletik jaio ote zen? «Modu inkosziente batean jaio zen. Aurreko taldean kantuak nik egiten nituen baina bost ginen. Hango deskarteen errautsetatik berreskuratu nitueen nire kantu batzuk. Ez dut nire burua kantaritzat. Garbi dut nire mugak zeintzuk diren. Nire logelan ordenagagilu aurrean kantuak egin, grabatu eta modu inkozsientean proiektu honi hasiera eman nion».
Entzun elkarrizketa osorik.