IRRATIA

Alde Erantziz | Deabrua

Erpin asko dituen karta bat da hau eta, hain mamitsua da gaia, ezen bi atal eskaini dizkiogun 15. arkanoari. Honakoa lehenengoa.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Denok ezagutzen dugu ongi deabrua bere forma ohikoenean: tentazioa dakarkigu, irtenbide azkarra, erraza. Kontuz, ordea, honek izan dezakeen prezioarekin. Dena den, ez dezagun pentsa "karta negatibo" bat denik. Gure energia baldintzarik gabe askatzeaz hitz egin dezake, sozialki nahiz moralki gaitzetsitako gauzak askatzeaz. Carl Jungen itzala oso lotuta dago Deabruarekin.