IRRATIA

Uluka | Canción Dulce

Canción Dulce (Leila Slimanik). Myriamek, bi haurren amak, abokatu-bulego batean lan egiteari ekingo dio berriro. Umezain bat aurkitzeko hautaketa prozesu zehatz baten ondoren, Louise aukeratzen dute, haurren bihotza azkar konkistatu eta etxean ezinbesteko figura bihurtuko dena.

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Leila Slimanik, zenbaitetan estilo zuzen, zorrotz eta ilunarekin, thriller kezkagarri bat hedatzen du. Bertan, pertsonaien bitartez, egungo gizartearen arazoak azaltzen zaizkigu: maitasunaz, hezkuntzaz, mendekotasunaz, diruaz, klase-aurreiritziez eta kulturalez.