Enplegua, etxebizitza, industria... analisi mahai gainean
Ekhiñe Atorrasagasti kazetari eta filosofoak eta Iratxe Delgado LABko Ekintza Sozialeko kideak lagundu gaituzte asteazken honetako analisi mahaian. Zeuk Esan haurtzarorako eta nerabezarorako arreta zerbitzua aipatzen ari ginela iragarri du Pedro Sanchezek Palestinako Estatua aitortuko dutela.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hastear dago Makina Herraminta Bienala Bilboko BECen. Urteroko hitzordurako pretakuntza lanetan dabilen Mario Goffard BECeko zuzendari komertzial eta marketing zuzendariak eman digu aurtengo edizioaren berri.
Horrez gain, Kepa Torrealdea Zeuk Esan haur eta nerabeentzako arreta zerbitzuko koordinatzailea ere batu da mahaira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eskaintzen dute zerbitzua. Honezkero, 15 ureko bidea egin du egitasmoak. Pilatutako ikasketa eta hausnarketak partekatu ditu Torrealdeak.
Espainiako Ministroen Kontseiluak lurraldeetan sinatutako sektoreko lan hitzarmenak, hobeak badira, estatukoen gainetik lehenesteko onartutako neurriaz mintzatu dira, bestalde, Atorrasagasti eta Delgado. Baita Espainiako Konstituzio Auzitegiak Etxebizitza Legeari Andaluziak aurkeztutako helegiteari emandako erantzunaz ere. Amaitzeko, Haizea Lizarbe Agerraldiako kidea izan da geurean, Tafallan larunbatean ospatuko den Erdialdeko Euskal Jaiaren berri emateko.