IRRATIA

Bilboko Lutheria Eskola, bertatik bertara

Bilboko Lutheria Eskolako matrikulazio garaia zabalik da. Lanbide hau eta ikasketa hauek gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu Paraleloan saioan. Ander Arroitajauregi luthier eta irakasleak hartu gaitu bertan.

Ander Arroitajauregi (Marisol Ramirez | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Erreferentea da Bilboko Lutheria Eskola, ez Euskal Herri Mailan soilik, baita estatu espainiarrean ere, izan ere gisa honetako eskola publiko bakarra da Bilbokoa. Espainiar Estatu guztitik etortzen dira ikasleak bertara, baita atlantikoaz bestaldetik ere, ikasle latinoamerikarrak ere etortzen baitira, hizkuntzaren gertutasuna medio (ikasketak gazteleraz ematen dituzte irakasleak euskaldunak diren harren).

Hiru ikasturtetan banatzen dira ikasketak. Ikasturte bakoitzean proiektu bat du gauzatzeko ikasleak: lehen urtean biolin bat egin behar du, bigarrenean biola bat eta hirugarrenean biolontxelo bat. Lan praktikoak du hortaz ikasketa orduei dagokienean karga handiena.

Ander Arroitajauregi luthierra da, eibarren du bere tailerra, eta duela 9 urtetatik irakasle da BELE-n. Bera izan dugu gidari lutheria eskolan.

Matrikulazio garaia zabalik da BELE Bilboko Luthier Eskolan. Maiatzaren 29 arte dago izen-emate epea zabalik. Eskolaren webgunean topatu daiteke beharrezko informazio guztia.