IRRATIA

Sinbiosia | Julio Villanueva eta Lucia Ezker, haziez eta zinemaz

Sinbosia saioko bigarren atalean oso ezberdinak diruditen bi ekosistema gurutzatu ditugu: hazigintza eta zinemagintza. Julio Villanueva eta Lucia Ezker dira saioko protagonistak.

Lucia Ezker eta Julio Villanueva 'Sinbiosia' podkastean (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Julio Villanueva aski ezaguna den ekologia ekintzailea da, azken hamarkadetan egin diren ekimen, kolektibo zein borroketan badu eskarmentua. Besteak beste  Itoitzeko urtegiaren  zein AHTa ren kontrako mugimenduetan aritu da buru-belarri. Gaur egun, hazi biltzailea da. Nafarroako osotik aritzen da haziak biltzen. Hazi bakoitzak badu bere biltze-teknika, baita bere biltze sasoia ere.

Haziak biltzeko eskari ezberdinak jasotzen ditu Villanuevak: zuhaitzak, adaskak, aromatiko, zein belar haziak hartzen dituzte. Hazi eskaeren atzean helburu ezberdinak daude: basogintza edo  paisajistikoa, lur hondatuen berreskuratzea, higaduraren kontrakoa, lurra finkatzea...


Lucia Ezker zinema ekoizlea da. Berriki zuzendu du lehen laburra, 'Uxina', zaraitzueraz filmatu du gainera. Uxina deitzen zaio Zaraitzu ibarreko haizeari, elur ahutsak mugitzen duen haizeari. ‘Uxina’ laburrarekin 1984ko otsailera egingo dugu atzera.  Kanpoan haizea dabilela, Mauleko gela xume batean, alpargatagile neska gazte batzuk bildu eta eztabaidatzen hasiko dira: gauzak gaizki doaz, batzuk ez daude han geratzeko prest. Ezin dute. Baina otsaila da, eta etxera itzultzeko Pirinioak zeharkatu behar dira, oinez. Oso bidaia arriskutsua da. Zenbat egongo lirateke prest?

Fikzioan zein dokumentalean aritu da 2012az geroztik.  Fikzioan, NORA (zuz. Lara Izagirre, Gariza Films-ek ekoitzia) edo ‘Legado en los huesos’ eta ‘Ofrenda a la tormenta¸ (Fernando Gonzalez Molina) film luzetan aridu da, baita 'Hondar Ahoak' telesailean edo 'Bolante baten historia' dokumentalean.