IRRATIA

Kataluniako hauteskundeen biharamuna, analisi mahaira

Begoña Errasti eta Patxi Zabaleta elkartu ditugu mahaiaren bueltan astelehen honetan. Kataluniako iagnde gaueko hauteskunde emaitzak izan dituzte hizpide, eta analisian izan da bidelagun Marcel Pena NAIZ eta GARAko kazetaria. OlatuKoopen 10. urteurrena ere izan da aipagai, Beñat Irasuegi kidearekin.

20 eserleku eskuratu ditu ERCk, 2021ean baino 13 gutxiago (David Zorrakino | Europa Press)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Analisirako bide luzea utzi dute Kataluniako hauteskundeek, PSC izan da indar bozkatuena eta independentismoak ez du gehiengo absoluturik. Junts da azken hauetan indar nagusia, gobernuan zen ERCk 13 eserleku galdu ostean.  

42 eserleku izango ditu Parlamentu berrian PSCk, 35 Juntsek, azken legegintzaldian baino 3 gehiago, ERC 20ra jaitsi da, 13 gutxiago, PP-k 15, lehen baino 12 gehiago, 11 Voxek. Comunek 7 eta CUPek lau, azken urteetan baino bost gutxiago. Gainera, Alianza ultraeskuindar kataluniarzaleek beste bi ordezkari izango dituzte.