«Hiperproduktibitatearen ondorioz, ez ditugu gure lorpenak ospatzen»
Ugaritu egin dira hiperproduktibitatearen aldeko mezuak: esnatu goizeko 5:00etan, e-mailak idatzi korrika egiten ari zaren bitartean, ikasi hizkuntza bat dutxan zaudela... Teknologiak eragin handia izan du horretan, eta hori azaldu digu Unai Elordi Hidalgok.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Byung-Chul Han pentsalari hegokorearrak dio "XXI. mendeko gizartea errendimenduan oinarritutako gizartea dela". Hiperproduktibitatearen aroan bizi omen gara. Eta ez zaio arrazoirik falta: egunak, orduak eta minutuak gure bizitza ahalik eta gehien optimizatzen ematen ditugu, une bakar bat ere ez galtzeko.
Eta kapitalismoak sartu digun tranpa honek sekulako bidelaguna du: teknologia. Mugikorrak kontatzen dizkizu pausoak, gutxienez egunean 10.000 eman behar dituzulako; eraztuunak neurtzen du zure loa eta puntuazio bat ematen dizu, gutxienez 7 ordu egin behar baitira.
Horretaz hitz egiteko, hiperproduktibitateaz eta honek sortutako antsietateaz, Unai Elordi Hidalgo gonbidatu dugu gurera. Kontatu digu smartwach-a pikutara bidali duela, eta ondo lo egiteko aplikazio bat baino, nahiago duela landetxera batera joan.
Entzun osorik hemen.