Doinuetatik Haratago | Saioa Gomez
Saioa Gomez izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Arte eta sorkuntzaren espektro guztiaren maitale handia da Saioa, eta kostatu zaion arren, telefonoaren bestaldean lau kantu kuttun gomendatu nahi izan dizkigu orden kronologikoan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Lehen kantu kuttun gisa, The Velvet Undergorund-en 'I´lll be your mirror' aukeratu du Saioak. «Diskazoa da, hasieratik bukaerara asko entzun nuen unibertsitatea hasi berritan, ahotsa zaurgarria eta ikaragarria da, eta ispilu pertsona bati esker ezagutu nuen diskoa. Mila aldiz entzun izan degu batera, lehen motxilero bidaian presente izan genuen».
Bigarren kantu kuttun gisa, Heidi Igualada trobalari kubatarraren 'Danza' ekarri nahi izan digu Saioak. «Unibertsitateko garaian kokatzen dut hau ere, gure pisuko jabeak zuen grabatutako CD-en kolekzioan hain zuzen ere. Pisukide guztiak tope jartzen gintuen dantzan, kanta oso erromantikoak ziren, baina kantu hau sastraka artean bilatzen dezun lore zoragarri bat bezalakoa izan zen, lore koloretsu bat, CD horren barrun zegoen altxor txiki bat. Entzun dudanero esanahi berriak aurkitu izan dizkiot».
Hirugarren kantu kuttuna Aro lagunaren 'aro berri' izan da, 2021ean argia ikusi zuen lana. «Zortea izan nuen goiz entzuteko, ikaragarri hunkitu ninduen garai hartan, baita gaur ere. Oso egiazkoa eta askatzailea da, Aro bereziki baita ilunetik ere argitzen duen emakume sortzailea».
Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Neu Troia tadearen 'Hego-haizea' aukeratu du Saioak. «Berriki kaleratu duten laneko perla bat da, bakarka hasi zen proiektua zen baina beste hiru lagun elkartu zaizkio Juleni. Iruditzen zait jolasean oso serio ari diren artista ikaragarriak direla, azkenaldian asko entzun ditut, eta nahiz eta zaila izan bat aukeratzea, kantu honek badu zerbait. Azken asteburuan, gainera, zuzenean ikusteko aukera izan genuen».