IRRATIA

«Ohikoa balitz ez genuen nabarmendu beharko»

Emakumez osatutako udal gobernua du Larrabetzuk. Iñigo Gazteluri lekukoa hartu dio Amaia Lekuek Mari Aiartza zinegotzi postuan sartu da. Inguruan eta herrian ez dituztela zalantzan jarri, baina gizarteko rol estrukturalak medio «demostratu beharraren sentimendua» badute.

Mari Aiartza Larrabetzuko zinegotzia eta Amaia Lekue alkatea (Naiz Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Otsailaren 28ko osoko bilkuran, Iñigo Gazteluk Larrabetzuko alkate izateari utzi zion. Sare sozialen bidez azaldu zuenez erabakia pertsonala zela. Ia bederatzi urte eman ditu kargu horretan. Martxoan osatu zuten udal gobernu talde berria eta Amaia Lekuek hartu du Iñigo Gazteluren alkate testigua. Mari Aiartza zinegotzi sartuta, Larrabetzuk emakumez osatutako lehen udal gobernua du.

«Ohikoa balitz ez genuen nabarmendu beharko», zioten udalbatza berria osatzerakoan udaletik. Amaia Lekueren esanetan, zoritxarrez gaur egun «ez da ohikoena» zazpi emakumez osatutako udal gobernu bat egotea. Denak emakumeak izan behar direnik ez du esan nahi, baizik eta orain arte denak gizonezkoak zirenean ez dela albiste izan, eta ez dela gizarte mailan zalantzan jarri gai izango ziren edo ez. «Gizonezkoek egin izan duten bezala, posiblea da eta oso lan talde ona dugu».

Albistea izan da, «egiturak eta rolak estrukturalak direnean beti dagoelako zalantzan jartzearena emakumea», euren ustez. Horregatik soilik merezimendu bera jasotzeko «demostratu beharra, bai udalean, bai kalean; edonon». Aitortu dute biek ez dutela kalean eta inguruan horregatik ezer somatu, «zorion keinuak izan dira gehiago».

Zazpi emakumez, zazpi lagunez osatutako lantaldea dute herria ongi ezagutzen dutenak. Ideosinkrasia ezagutu dute eta arlo eta esparru oso desberdinetan aritu dira herrian. Politika sozialak aurrera ateratzeko inportatea den aspektua.