IRRATIA

EAJ-PSEren arteko koalizioa, eta EH Bilduren rola oposizioan aipagai analisi mahaian

Astearte honetako analisi mahaian EAJren eta EH Bilduren hauteskundeen biharamuneko balorazioaz aritu dira Iñaki Soto GARAko zuzendaria, Amagoia Mujika BERRIAkoa, eta Lorea Agirre JAKIN aldizkariko zuzendaria.

EAJ-ren zuzendaritza bilera hauteskunde emaitzen balorazioan, Bilbon. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Astearte honetako analisi mahaian EAJren eta EH Bilduren hauteskundeen biharamuneko balorazioaz aritu dira Iñaki Soto GARAko zuzendaria, Amagoia Mujika BERRIAkoa, eta Lorea Agirre JAKIN aldizkariko zuzendaria.

EH Bilduren egiturazko igoeraz aritu dira, baita EAJren egiturazko beherakadaz ere. Aldi berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bozek utzi duten agertokiaz aritu dira: ezkerreko gehiengo bat, soberanista, eta instituzionala stablismentarena.

Lan kontuez ere hitz egin dute, izan ere, apirilaren 24rako greba deialdia antolatu du LAB sindikatuak, Nafarroako zaharren egoitzen hitzarmenaren negoziazioen blokeari aurre egin asmoz. Maite Olano LABeko erresidentzietako Nafarroako arduraduna elkarrizketatu dugu.