IRRATIA

Mintzoan kux-kux: jaiotzetik kontu txikiak kontatzen hasteko eta familian partekatzeko txokoa

Galtzagorri elkartea

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Existitzen dira fantasiaruntz eramaten duten errepideak, eta horietako bat hartu dugu, NAIZ Irratian. 'Mintzoan kux-kux' irakurketa kluba izango dute Lesakako liburutegian, apirilaren 26an, maiatzaren 31n eta ekainaren 14an. 3-5 urteko haurrei zuzendua dago, eta Galtzagorri haur eta gazte literatura elkartearen eskutik egingo dute. Irakurketa klub hau dinamizatuko duen Galtzagorri elkarteko kide Mari Garciak eman ditu egitasmo honen inguruko xehetasunak.