Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' euskaraz
Katakrak argitaletxearen eskutik euskaraz argitaratu da Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' lana. Leire Azkargortak egin du itzulpena, Aitor Garagarzarena da hitzaurrea.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Sobietar Batasunak hezkuntza sistema berri bat ezarri zuen 1917ko iraultzaren ostean. Baina aspalditik ari ziren zenbait gogoeta egosten. Horietako batzuk Nadezhda Krupskaiaren eskutik etorri ziren, eta egun euskaraz irakur daitezke «Herriaren hezkuntza eta demokrazia» liburuan, Katakrak argitaletxearen eskutik. Errusieratik zuzenean itzuli du liburua Leire Azkargortak, eta Aitor Garagarzak idatzi du hitzaurrea.
Itzultzean bi erronka nagusi izan ditu Leire Azkargortak: alde batetik garaiko errusierako terminoak euskarara ekartzea, eta bestetik, Krupskaiak erabili zituen erreferentziak, batzuk jatorrizko hizkuntzan zeudenak, egoki itzultzea. Garagarzak Krupskaiaren obra balioan jarri nahi izan du, eta bertan jorratutako gaie eta proposamenek egun mantentzen duten gaurkotasuna azpimarratu.