IRRATIA

Patricia Urrutia:«Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte»

 'Batetik bestera: kontzertua' haurrei eta familiei zuzendutako proposamenarekin dator Benetan be teatroa. Migrazioaren gaia jorratzen dute txoriak aitzakia hartuta musika eta antzerkia uztartuz.

Josu Aginaga, Patricia urrutia, Andrés Letamendia. (Santi Fernandez)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


 'Batetik Bestera' hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerki obran buru-belarri ibili ostean Benetan be Teatroa proposamen berri batekin datorkigu: antzerkia kontzertu bilakatu dute. Antzerki lanerako ondutako abestiak oinarri hartuta diskoa osatu dute, eta orain diskoa taula gainera dakarte Patricia Urrutia, Josu Aginaga eta Andrés Letamendiak.

Musika eta humorea ardatz hartuta migrazioaren gaia jorratzen dute bertan. Txorien iruditeria darabilte horretarako eta abestien bidez ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna lantzen dituzte, baina baita elkartasuna, elkarbizitza edota kulturartekotasuna bezalako kontzetuak ere.

agendan badituzte dagoeneko hitzordu batzuk: esate batera apirilaren 12an  Lemoan izango dira, apirilaren 13an Galdakaon,  14 ean Sopelan eta 21ean Villabonan. Hitzorduak Benetan be Tatroaren webgunean kontsultatu daitezke.