IRRATIA

Iñaki Lertxundi: «Bertsolaritza sustatu eta hauspotu nahi dugu Altzan, eta horretan gabiltza»

Altzako XXIV. Bertso Aroa (Altzako XXIV. Bertso Aroa)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aurten ere antolatu dute Bertso Aroa, Altzan. Apirilaren 10ean hasi eta azaroaren 2an amaituko da Bertso Aroaren XXIV. edizioa. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute, Lanku Kultur Zerbitzuak elkartearen eta Donostia Kulturaren laguntzarekin. Aurtengo edizioaren inguruan hitz egiteko Iñaki Lertxundi Bertso Aroaren antolatzaileetako bat izan da  NAIZ Irratian.