Nere Erkiaga: «Heriotzari diogun beldurra gizarteak eraikitakoa da, eta deseraiki daiteke»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Sara Iriarte Lasa
NAIZ Irratian sinesten dugu heriotza modu sanoago batean bizi daitekeela, eta Nere Erkiagak ere hala uste du. Tanatologoa da bera, eta Hil Arte Bizi egitasmoa abiatu zuenetik hainbat herritan heriotzaren inguruko tailerrak bideratzen ditu, herritarrentzat eta baita ere komunitateentzat. Apirilaren 11tik maiatzaren 2ra tailerrak eskainiko ditu Lesakan, heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Heriotza bizitza bezain kontzeptu zabala denez, luze eta zabal aritu da Erkiaga honen inguruan hitz egiten, NAIZ Irratian.