IRRATIA

«Lurralde auzia mahai gainean dagoen gaia da, baita nazioartean ere»

Herri libre bat nahi du Gure Eskuk. Larunbatean, Bilboko Kafe antzokian horretako une egokia dela adierazi zuen mugimendu herritarrak. Eta datozen 2 urtetarako asmoak aurkeztu zituzten. Gehiago jakitera Josu Etxaburu eta June Romatet, Gure Eskuko kideak izan dira gurean.

Josu Etxaburu eta June Romanet (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Subiranotasunaren afera agenda politikoaren erdigunean jartzeko unea dela dio Gure eskuk. Horretarako testuinguru egokian gaude Josu Etxabururen esanetan. EAEn aurrekanpaina giroan murgilduta gaudelarik, estatutuaren eztabaida impassean gelditu ostean, uste dute datozen hilabeteetan, eta apirilaren 21eko hitzorduari begira, burujabetza eta estatusaren eztabaida berriz mahai gainean jarriko dela.

Nafarroan trafiko eskumenaren transferentziaren aurkako gorenaren ebazpenaren inguran ere mintzatu da Gure eskuko Kidea, eta epai judzialen gainetik dagoela euskal nortasunaren afera. Alde horretatik, alderdi politikoek Espainiako estatuan lurralde eztabaida zabalduko dela aipatu izan dute legegintzaldi berriari begira. Orain, akaso, giroa nahasiago dago Madril aldean. Gure eskurentzat  hau hizki larriz idazteko kontua da, eta ez ahanzturan geratzeko, eta ez dute horretan etsiko.

Irlandatik ere jasotzen ari garen bultzakaren harira, 20230a baino lehen batasunari buruzko erreferenduma gauzatuko dela ziurtzat jo zuen Sinn Feineko presidente Mary Lou MacDonaldek. Etxabururen hitzetan, Irlandan posible dena,  Euskal Herrian ere posible izango da.

Herri libre bat nahi du Gure Eskuk. Eta datozen 2 urtetan bide horretan distantzia laburtu nahi dute. Larunbatean aurkeztu zten Bilboko Kafe antzokian dinamika berria. June Romanet-ek azaldu digunez Korrika eta Aberri eguna izango dira gure euskalduntasuna harrotasunez aldarrikatzeko lehen hitzorduak, baina  datozen bi urteetarako ekimenez gainezka dator Gure esku.