IRRATIA

Uluka | Pantailen Garaipena

Pantailaren Garaipena (Iñigo Martinez Peña, Elkar). «Gero eta pantaila gehiago eta gero eta gutxiago ikusten al dugu?».

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; langilerik gabeko supermerkatuak existitzen dira jada… Iñigo Martinez Peñaren liburu honetan pantailen inguruko hori dena eta gehiago aurkituko duzu.