IRRATIA

Uluka | Los nombres propios

Los nombres propios (Marta Jímenez, Sexto Piso). Marta Jiménez Serranok Marta askoren istorioa aurkezten digu nobela honetan: bere irudimenezko lagunarekin hitz egiten duena, maitemintzen dena, idatzi nahi duena (baina denborarik ez duena), beti ahizpa zaharrena dena...

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Liburu honetan Marta asko daude, baina, aldi berean, bat bakarra. 

Hasieran zazpi urteko Marta aurkezten zaigu, eta haren haurtzaroko udara luzeak, amonarekin izandako solasaldiak eta gurasoen maitasuna da istorioaren ardatz. Gero, denborak aurrera egin ahala, haren institutuko lagunak, maitasunaren erreinuko gora-beherak eta segurtasun ezak ezagutzen ditugu. Baina ez du lehen pertsonan egiten, Martaren bizitza kontatzen duena bere lagunik onena da, Belaundia Fu lagun ikusezin eta imajinarioak.