Badator 'Literatura plazara' ekimenaren bigarren edizioa
Otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitarteko egitaraua antolatu dute 1545 argitaletxeko kideek. Adin guztientzako moduko askotariko proposamenak dakartza ekimenaren bigarren edizioak. Xabi Salaberriak eman dizkigu xehetasunak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren urtez antolatu dute 1545 argitaletxeko kideek Literatura Plazara ekimena, Bernat Etxepareren "Euskara, jalgi hadi plazara" haren oihartzunak dakartzana oiartzun herritik.
Horretarako, adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatzen dute otsailaren 21ean abiatu eta martxoaren 3ra bitarte herriko bazter desberdinetan gauzatuko direnak.
Otsailak 21ean , asteazkena, 19:00etan da lehen hitzordua:Goiatz Labandibarrekin solasean. Idazle ibilbidearen errepasoa eta Bekatua liburuaren aurkezpena egingo da Gurutzeta auzoko galdosenea taberna mitikoan, Usoa Arbelaitzek eta Iraitz Mateok gidatuta.
Otsailaren 24 an, larunbata, 11:00etan da bigarren hitzordua:4-7 urteko haurrentzat ipuin-kontaketa antolatu dute, Basati liburuaren aurkezpena tartean, Amaia Egidazu ipuin-kontalariarekin. Udalbatza Aretoan izango da hau.
Hirugarren hitzordua otsailaren 28an, asteazkena, 19:00etan izango da:Xabier Lete, bertsoen neurrian izenburupean. Hain zuzen ere Jon Martinen tesian oinarritutako liburuaren aurkezpen-emanaldia Arizmendienean.
Idazketa tailer bat izango da laugarren hitzordua. Martxoaren 2, larunbatean, 10:30etatik 13:00etara:Liraturan jolasa gauza serioa da. Idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat, Oier Guillanen eskutik. Ehuntze sormen espazioan.
gauzatuko da tailerra.
Bosgarren eta azken hitzordua martxoaren 3an izango da, igandez:
12:00etan Meza Nagusia, Uxue Alberdi eta Amoranteren eskutik eta arratsaldean, 18:00etan Soneto bat irakurtzeko 20 modu, Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Beñat Barandiaranen eskutik. Landetxe aretoan izango dira azken bi saio hauek.
1545 argitaletxeko kide eta antolatzaile den Xabi Salaberriak eman dizkigu aurtengo egitarauari buruzko xehetasunak.