IRRATIA

Uluka | Keinura Itzuli

Keinu Itzuli (Elena Olave, Susa Literatura). Izenburuak 'keinura itzuli' dio, baina zein da keinu hori? Hortik abiatuta ekin diogu poesia liburu hau komentatzeari.

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kontakizun handien aurrean, keinu soilen egia zalantzatian jarri du begirada Elena Olavek liburu honetan. Testuaren eta bizitzaren arteko mugak arakatu ditu, nola bilatu poetika berri bat agerikoa ez denaren zurrumurruan, nola eternoak nahi luketen uneen testuran. Gorputza du horretarako esplorazio zelai poetak, hura inguratzen duten kontzeptuak, irudiak eta galerak.